NAIZ

Mozorroek Bilboko erdigunea hartuko dute Aratusteetan

Datozen egunetan Aratusteetako giroak Bilboko erdigunea kolorez eta umorez jantziko du. Ostiralean, eskoletako umeen desfilea eta Farolin eta Zaranbolasen epaiketa egingo dute plaza Barrian. Larunbatean egun osoko egitaraua prestatu dute festaz gozatzeko.

Larunabateko egitaraua osorik.
Larunabateko egitaraua osorik.

Asteburua indartsu hasiko da ostiral honetan eskoletako umeek Bilbotik egingo duten Aratusteetako desfilearekin. Arratsaldean berriz, aurtengo Farolin eta Zaranbolasi -Las Tea Party DJak eta Jon de Miguel ostalaria- epaituko dituzte plaza Barrian.

Larunabatean, otsailak 25, egun osoan zehar kaletik ibiltzeko deia egin dute. Izan ere, Aratusteek erdigunea hartuko dute egun osoan zehar. Kale Nagusia sukalde erraldoi bilakatuko da, eta, gainera, hamaika ekitaldiz beteriko programa osatu dute inguru horretako hainbat gunetan: umeentzako tailerrak, kontzertuak, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira-lehiaketa…

Horrez gain, beste hamaika proposamen geratzen dira. Igandean esaterako, neguko giroa eta sabelak epeltzeko sasoi betean dauden bertoko indaben txapelketa izango da. Astelehenean plaza Barriko familientzako kontzertua; eta asteartean, negar eta su artean, sardina maiteari agurra.