Zirkulazio aldaketak izango dira Bilbon ostegunean, Korrika eta Itzuliaren eraginez

Ostegun arratsaldean Bilbon elkartuko dira euskararen aldeko lasterketa eta txirrindulariak, Kale Nagusian bukatuko baita 4. etapa. Udalak trafiko aldaketa handiak iragarri ditu 15.00etatik 21.30etara.

NAIZ|2017/04/04
C8fbbo4xgaaxi4y
Txirrindulariek Iruñean ekin diote aurtengo Itzuliari. (@naiz_iruindarra)

Apirilaren 6ko arratsaldean Korrika eta Euskal Herriko Itzulia Bilbon elkartuko dira. Udalak zirkulazio aldaketa handiak iragarri ditu.

Txirrindulariek hiriko kaleak zeharkatuko dituzte 15.15etatik 18.00etara bitartean eta kale batzuk itxi eta hesiak jarriko dituzte. Horren ondorioz, Bilbobusen ohiko ibilbideetan aldaketak izango dira.

Helmuga Kale Nagusian izango denez, Eliptika plazatik Jesusen Bihotzerako tartean aparkalekuak kendu egingo dira. Euskal Herriko Itzuliaren etapa bukaera 17.00-17.30 bitartean txirrindulariak Kale Nagusiko helmugan izatea espero da. Viveroko aldapa igo ostean Otxarkoagatik sartuko dira eta erdialdeko kaleak zeharkatuko dituzte, Guggenheim albotik ere igaroko dira. Apirilaren 7an berriz, Bilbotik aterako da Eibarren bukatuko den 5. etapa.

Bestalde, euskararen aldeko lasterketak Barakaldo, Santurtzi eta Balmaseda zeharkatuko ditu apirilaren 6an zehar eta Zorrotza-Kastrexanatik (Urgozo) sartuko da Bilbora 16.50ean. Elorrietatik aterako da 21.20an aurreikusitakoaren arabera. Bilboko kaleetatik ia 40 kilometroko ibilbidea egingo ditu euskararen aldeko lasterketak.

Ekitaldi bien eraginez aldaketa handiak gertatuko dira ibilgailuen zirkulazioan. Aparkatzeko lekuak esaterako aldi baterako kenduko dira Otxarkoaga, Txurdinaga, Uribarri, Deustu eta Abandoko barrutietan.

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

Marisol RAMÍREZ / FOKU
Loading player...