Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena Isozaki dorreetako eskaileratan

Ekainaren 10ean Bilbon burutuko den «Erabakitzeko prest» ekimenari babesa agertzeko, herritar talde batek galdera ikur bat osatuko du larunbat eguerdian Isozaki dorreetako eskaileratan.

NAIZ|2017/05/26
_gureeskubilbo
«Erabakitzeko prest» ekimena iragartzen duen kartela Bilbon. (@gureeskubilbo)

Datorren ekainaren 10ean, erabakatzi eskubidearen aldeko ekimena antolatu du Gure Esku Dagok Bilbon. Euskal Herri osotik iritsitako herritar andana batzea du helburu «Erabakitzeko prest» bezala izendatu duten ekimenak.

Ildo horretan, larunbat honetan Bilboko herritar talde batek ekainaren 10eko ekimenari babesa agertu eta iragartzeko argazki erraldoia egingo du. Sare sozialetan azaldutakoaren arabera, Bilbo hiriarekin lotura duen «herritar talde zabal eta anitz batek», Isozaki dorreetako eskaileretan galdera ikurra osatuko du argazki erraldoi baten bitartez ekainaren 10eko ekimenera joateko deialdia egiteko.

Argazkia larunbat eguerdian egingo dute. Iragarri dutenez, Bilboko eremu ezberdinetako 100 lagun inguruk konfirmatu dute argazkian parte hartuko dutela.

Auzoetan

Bilboko Gure Esku Dagok ezagutarazi duenez, auzoetan ere ekimen ezberdinak antolatu dituzte. Ostiral arratsaldean, maiatzaren 26an, Deusturekin lotura duen herritarrek ‘Mannequin Challenge’ bideo bat egingo du 19.00etan Done Petri plazan.

Oordu berean, Santutxuko Karmelo kalean beste ekimen bat egingo dute eta Itsas Museoan Indautxu auzokoak elkartuko dira. Larunbatean berriz, Unamuno plazan elkartuko dira Alde Zaharreko bizilagunak eguerdian eta 20.00etan, Otxarkoagako Ugarte plazan egingo dute ekimena.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

Marisol RAMÍREZ / FOKU
Loading player...