NAIZ

Bi atxilotu Zazpi kaleetan, droga trafikoa leporatuta

51 eta 46 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Udaltzaingoak astelehen gauean. 50 gramo heroina eta kokaina atzeman dituzte eta droga trafikoa leporatzen diete.

Bilboko Udaltzaingoak 51 eta 46 urteko gizonezko bi atxilotu zituen astelehen gauean droga trafikoa leporatuta. Komunikabideetara bidalitako oharrean azaltzen dutenez, Zazpi kaleetan burutu ziren atxikoletak eta bi gizonezkoek hainbat aurrekari penal dituzte lehendik, osasun publikoaren aurkako delituengatik.

Bilboko Udaltzaingoaren esanetan, «bietako bat eskala ertaineko-handiko trafikatzailea da eta bigarrena txikizkako salmentan aritzen da». Atxilotutako gizonezko biak epailearen esku jarri zituzten asteazkenean.

Komunikabideetara bidalitako oharrean azaldu dutenez, polizia operazioa urtearen hasieran abiatu zuen Bilboko Udaltzaingoaren Drogen aurkako Ikuskaritzak, beste ikerketa batzuk egiten ari zirela.

Bilboko Zazpi Kaleetan eta inguruetan jarraipenak egin ondoren, udaltzainek droga salmenta bat atzeman zuten kalean astelehen gauean eta ondorioz, pertsona bi atxilotu zituzten.

Udaltzaingoak oharrean dioenez, «purutasun handiko 50 gr amoheroina eta kokaina ere konfiskatu zituen».  Atxiloketekin batera, Udaltzaingoak drogaren salmentatik ateratako diru kopuru handia bereganatu zuen.