NAIZ

Udaleko ordezkarien eta Segurtasun Sailekoen arteko bilera

Bilboko alkatea buru, bileran Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko Sailburuordeak, Bilboko Udaleko Segurtasun Zinegotziak eta Udaltzaingoko eta Ertzaintzako goi kargudunek parte hartu dute. Otxarkoagoko gertakizunen ondoren Segurtasun Batzordea deitu zuen Aburtok eta Udaletxean batzartu dira.

Aburto, Ertzaintza eta Udaltzaingoko buruekin bileran. (Bilboko Udala)
Aburto, Ertzaintza eta Udaltzaingoko buruekin bileran. (Bilboko Udala)

Otxarkoagako gertaera tragikoaren ondoren Tokiko Segurtasun Batzordea deitu ostean batzarra egin dute Udaleko ordezkariek eta Lakuako Segurtasun Sailekoek Bilboko Udaletxean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Bilboko Udaleko Segurtasun Sailak, Juan Mari Aburto alkatea buru, gertatutakoa aztertu eta prebentzio, ikerketa eta atzemate arloko lan bateratua indartzeko egin dute bilera.

Alkateak Segurtasunaren aldeko Itunean bildutako neurriak biltzen dituen Segurtasun Planaren lan dokumentua aurkeztu du, Udaleko alderdi politikoekin lantzen ari den berbera.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak zuzendu du Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko Tokiko Segurtasun Batzordearen bilera, eta bertan izan dira, halaber, Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea, Tomas del Hierro Bilboko Udaleko Segurtasun Saileko zinegotzia, Adolfo Alustiza Bilboko Udaltzaingoaren zuzendaria, Jorge Aldekoa Ertzaintzaren burua, Josu Gotzon Lujua Bizkaiko Lurralde burua, Todor Aresti Bilboko Ertzainetxeko Nagusia eta Udaltzaingoko goi-kargudun nagusiak.

Gaurko bilera bi polizia erakundeen arteko lankidetza bultzatu, Bilboko segurtasunari buruzko datu nagusiak aztertu eta lantzeko izan da.