NAIZ

Sardina eta Bilboko baldosa aratusteetako kartelaren irudian

Patricia Jurado Amador sevillarraren «Una sardina muy atlética» izeneko kartela da gailendu da edizio honetan aurkeztutako 47 lanen artean. Otsailaren 8tik 13ra bitartean ospatuko dira aratusteak Bilboko kaleetan.

2018ko aratusteetako kartela.
2018ko aratusteetako kartela.

«Una sardina muy atlética» izenburua duen kartela da 2018ko otsailaren 8tik 13ra bitartean ospatuko diren aratusteetako irudia. Patricia Jurado Amador sevillarra da Udalak bultzatutako Bilboko aratusteetako kartelen lehiaketa irabazi duen irudiaren egilea.

2.000 euroko saria irabaziko ditu herritarrek emandako botoen bidez. Boto horiek % 75eko pisua izan dute azken erabakian; epaimahaiarenak, berriz, gainerako % 25a. Alde batetik, esan behar da handia izan dela herritarren partaidetza. Guztira, 8.963 boto eman dituzte Euskal Museora bartara joanda edota Bilboko Udalaren web orriaren eta hedabide batzuen bidez.

Honako hauek dira edizio honetako epaimahaia osatu dutenak: Jaietako Batzordea eta Bilboko Udaleko Jaietako Saileko zinegotzia, Asier Abaunza eta Izaskun Guarrotxena zinegotziak, Galder Anton Bilboko Konpartsen ordezkaria, Maylin Vergara diseinatzailea, Eva Martínez Triángulo Publicidad agentziako aholkularia, pasaden urteko zaranbolas Jon de Miguel eta EH Bildurko zinegotzia den Alba Fatuarte. Aurten 47 lan aurkeztu dira, iazko antzeko kopurua. Propospamen gehienak Bilbotik jaso dituzte, baina Estatu espainiarreko toki ezberdinetatik ere iritsi dira.