NAIZ

Aldaketak Aburtoren Udal Gobernuan, Ricardo Barkala ordezkatzeko

Asier Abaunza Obrak, Zerbitzuak, Hiri Eraberritzailea eta Espazio Publikoaren Saila hartuko du. Nekane Alonso Lehenengo Alkateorde izatera pasatuko da eta Gotzone Sagardui Hirugarren Alkateordea. Kepa Odriozola Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoko presidentea eta Hiri Plangintza Saileko Zinegotzi Laguntzailea izateko proposatuko dute eta Tomas del Hierro Vista Alegreko Administrazio Batzordeko presidente berria izango da.

Asier Abaunza izango da Obrak eta Zerbitzuetako zinegotzi berria.
Asier Abaunza izango da Obrak eta Zerbitzuetako zinegotzi berria.

Bilboko alkatea den Juan Mari Aburtok aurtengo uztailaren 15etik aurrera egingo duen berregituraketaren berri eman du Ricardo Barkalak Obrak, Zerbitzuak, Hiri Eraberritzailea eta Espazio Publikoko Zinegotzia izateari utziko baitio eta Bilboko Portuko presidentea izango du.

Juan Mari Aburtok azpimarratu duenez, «egituran egingo diren aldaketek taldearen jarraipena suposatzen dute eta hainbat arlotan gogortzen gaitu agintaldiari geratzen zaion urtebeteari dagokionez».

Aldi berean, EAJ alderdiaren zinegotzia berria izango den Kepa Odriozola zoriondu du. Uztailaren 15etik aurrera, aldaketak egingo dira udal gobernuaren egituran, Ricardo Barkalak egiten zituen lanak kontuan hartuz.

Lehenengo Alkateordea Nekane Alonso izango da eta Hirugarren Alkateordea, Gotzone Sagardui. Obrak, Zerbitzuak, Hiri-eraberritzea eta Espazio Publikoko Zinegotzia eta Hiri Plangintzako Zinegotzia izango da Asier Abaunza eta Obrak, Zerbitzuak, Hiri eraberritzea eta Espazio Publikoko Zinegotzi Laguntzailea Oihane Agirregoitia.

Hiri Plangintzako Zinegotzi Laguntzailea eta Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoko presidentea Kepa Odriozola izango da.

Bestalde, Vista Alegreko Administrazio Batzordeko Presidentea izango da Tomas del Hierro eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Presidentea Nekane Alonso izango da.

Azkenik, Asier Abaunzak 1. Barrutiko presidentea izateari utziko dio eta, beraren ordez, Iñigo Pombo izango da presidentea eta Itziar Urtasun presidenteordea.