NAIZ

2018ko Aste Nagusiaren kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Abuztuaren 18 eta 26 bitartean ospatuko 2018ko Aste Nagusia. 40. urteurrena ospatzen da aurten eta Udalak jaien berri ematen duen kartela burutzeko lehiaketan parte hartzeko epea ireki du. Deialdia ekainaren 22ra arte irekita egongo da.

Aste Nagusiko kartel lehiaketa.
Aste Nagusiko kartel lehiaketa.

2018ko Aste Nagusia prestatzen hasiak dira dagoeneko. Abuztuaren 18 eta 26 bitartean ospatuko da eta 40 urte betetzen ditu.

Bilboko Udalak jaien berri ematen duen kartela aukeratzeko antolaturiko lehiaketan parte hartzeko epea ireki du. Deialdia ekainaren 22ko 13.00etara arte irekita egongo da. Lanak Udaleko Jaietako Sailaren bulegoetan aurkeztu beharko dira.

Aurkeztu beharreko lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira. Gainera, kartelean agertu beharreko testua ondorengo izango da: Bilbao 2018. Aste Nagusia, Abuztuak 18-26 Agosto. Gaia, berriz, librea izango da.

Berrikuntza gisa, Bilboko Udalak lehiaketaren oinarriak berritu ditu «tradiziozko rolak edo estereotipoak orekaz irudikatzeko eta sexua, adina, kultura edo sexu-aukerari atxikitako edozein tratamendu gutxiesgarri saihesteko» asmoz.

Jaietako irudi nagusia aukeratzeko Bilboko Jaietako Batzordeak eta bilbotar guztiek parte har dezaten, lehiaketak sistema mistoa izango du kartel irabazlea erabakitzeko. Kartela erabakitzeko hiru bide egongo dira: Bozketa presentziala (% 33); Udalaren webgunearen eta hedabideen bidez egindako herritarren bozketa (% 33) eta epaimahaiaren bidez (%33).

Epaimahaia diseinuaren arloko 5 pertsonak, Bilboko Konpartsen ordezkari batek eta Udalbatzarreko 3 kidek osatuko dute. Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du eta bere kartela 2018ko Aste Nagusiaren irudi bilakatuko da.