NAIZ

200 lagunek parte hartu dute Bilboko konpartsek antolaturiko ibilaldi neurtuan

Bilboko konpartsen federazioak Txosnaganerako VI. Ibilaldi Neurtua antolatu zuten larunbatean eta ia 200 lagunek hartu zuren parte ekimenean.

Ibilbide laburraren irabazleak.
Ibilbide laburraren irabazleak.

Larunbat honetan, ekainaren 9an, Bilboko konpartsen federazioak antolaturiko Txosnaganerako VI. Ibilaldi Neurtua ospatu da. Konpartsetatik emandako datuaren arabera, 190 lagunek parte hartu zuten kirol ekimenean.

Txosnagane mendia hainbat izenekin da ezaguna: Biderdi, Ganetxiki eta Larrentxu, besteak beste. Pagasarri eta Ganekogorta gainen artean dago, eta 877 metroko altuera dauka.

Bi ibilbide ezberdin ezarri zituen antolakuntzak, biak San Adrian auzotik irtenda: laburra, 13,6 kilometrokoa (582 metroko desnibelarekin); eta luzea 19,17 kilometrokoa (967 metroko desnibelarekin). Parte-hartzaileen kopurua 65 eta 30 bikotekoa izan zen, hurrenez hurren.

Azken urteotan legez, helmuga Atxuriko Enkarnazio Plazan kokatuta egon zen, bertako auzo-jaiekin bat egiten. Mendizaleek han aurkitu zuten indarrak berreskuratzeko beharrezkoa den guztia; bertan ere izan zen parte-hartzaileentzako opari eta sari-banaketa.

Bilboko konpartsetatik jakinarazi dutenez ondorengo bikoteak izan dira irabazleak: Ibilbide laburra Izaskun Hurtado / Josu Santiesteban eta Xabier Notario / Ángel García bikoteek 3 ordu eta 19 minutuko denbora egin zuten bi bikoteek; Ibilbide luzea, Zuriñe López / José Val, 4 ordu eta38 minutu.

Zozketa, bi pertsonentzako afaria Kalderapeko jatetxean, Maitane Turrillas / Jorge Guaza bikoteak irabazi zuen.