NAIZ

«Mende erdiz, tabernaz taberna, kulturaz kalakan» saioa ostegun honetan Bilborock aretoan

Ekainaren 14ean, iluntzeko 20.00etatik aurrera «Mende erdi, tabernaz taberna, kulturaz kalakan» saioa antolatu dute Bilborock aretoan Iratzar Fundazioaren, Etxebarrieta Memoria Elkartearen eta Ipes-en artean.

Saioa aurkezteko prestaturiko kartela.
Saioa aurkezteko prestaturiko kartela.

Txabi Etxebarrietaren heriotzaren 50. urteurrena dela-eta militante historikoaren garaian bizi izan zen errealitatea ezagutzeko aitzakia baliatuz saio berezia antolatu dute ostegun iluntzerako Bilborock aretoan. Iratzar Fundazioak, Etxebarrieta Memoria elkartek eta Ipes-ek antolaturiko ekimenaren helburua izandako bilakaera ulertzea izango da.

Osteguneko saioarekin errealitate sozio-kulturalaren bilakaeran gainean hausnartuko dute, kultura eta politikaren arteko harremanaz, transmisio kulturalaz eta kanpotiko eragin kulturalez. Horretarako, ez-ohiko saio bat prestatu dute eta Hiru taberna irudikatu dituzte, bakoitza garai baten erakusle.

Bar Cantabrico, 1968tik eta 1980 hamarkada arteko garaiaz arituko da. Tasio Erkizia eta Xabier Amuriza izango dira mahai honetako parte hartzaileak. Uholde tabernan berriz, 1980 eta 1990 hamarkadak aztertuko dituzte. Txerra Bolinaga, Garbiñe Ubeda eta Josi Jimenez izango dira mahai honetan solasean. In-fushion espazioan, 2000 urtetik gaur egunerartekoaz arituko dira. Kattalin Miner, Maialen Akizu eta Josu Bergara izango dira mahai honetan.

Moderatzaile bezala, Ane Zabala eta Galder Perez izango dira tabernari lanak egiten.