NAIZ

Bilbao Bizkaia Pride, LGTB kolektiboko pertsonen eskubideen aldeko jaialdia

Aniztasun sexu-afektiboa eta mundo osoko LGTB kolektiboetako pertsonen eskubideekiko gizartearen elkartasuna dira aurtengo Bilbao Bizkaia Pride jaialdiaren mezu nagusiak. Ekainaren 20tik 30era bitartean 50 ekitalditik gora antolatu dituzte.

UrParade larunbatean ospatuko da Bilboko itsasadarrean. (@museo_repro)
UrParade larunbatean ospatuko da Bilboko itsasadarrean. (@museo_repro)

Aurtengo Bilbao Bizkaia Pride jaialdian aurreko hiru edizioetan baino jende gehiago etortzea aurreikusten dute antolatzaileek. Izan ere datozen egunetan eguzkia aterako dela diote iragarpenek eta kalean ospatu behar diren ekitaldientzat laguntza bikaina izatea espero dute. Besteak beste, larunbat arratsaldean ospatuko den UrParade itsasontzien desfilea Bilboko itsasadarretik.

‘Aniztasunaren alde nabigatu’ izango da aurtengo jaialdiaren leloa eta helburua «LGTB kolektiboen pertsonekiko berdintasunezko, elkartasunezko eta errespetuzko balioak hedatzea, ikustaratzea eta sentsibilizatzea da». Aldi berean, Bilbo eta Bizkaia «guztiontzako elkartasunezko, elkarbizitzeko eta inklusiozko adibidea» izatea bilatzen dute.

Jaialdia Bilbao Bizkaia Friendly-k eta BilbaoHistorikok antolatzen dute Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta 50 elkarte pribatu eta publiko baino gehiagoren laguntzarekin.

Larunbateko UrParade itsasontzi desfilearekin batera ekainaren 20tik 30era ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte Ripa Kaian, Ribera Zubian, Marzana Kaian, Burtsa Hiritar Zentroan edo Bidebarrieta Kulturgunean, beste batzuen artean.

‘Rainbow market’ bezala izendatu duten merkatua ostegunetik iganderarte egongo da Ripa kaian 50 posturekin. Martzana kaian berriz, ‘Olimpride’ izeneko ekimena egingo dute. Artea, zinema eta musika ere izango dira protagonistak datozen egunetan Bilbon.