NAIZ
LEZAMA

Athleticek denboraldiko lehen saioa egin du Lezaman

Athleticeko lehen taldeak 2018/19 denboraldiko lehen lan saioa egin du gaur goizean Lezaman. Hogeita hamalau jokalarik ekin diote aurre-denboraldiari Eduardo Berizzo entrenatzailearen agindupean.

Hauexek dira Athleticen aurre-denboraldiari ekin dioten hogeita hamalau jokalariak: Kepa Arrizabalaga –uztailaren 23aren inguruan bat egindo du– Iago Herrerin, Alex Remiro, Unai Simon, Iñigo Lekue, Ander Capa, Oscar de Marcos, Xabi Etxeita, Unai Nuñez, Yeray Alvarez, Mikel Balenziaga, Iñigo Martinez, Yuri Berchiche, Cristian Ganea, Andoni Lopez, Ander Iturraspe, Mikel San Jose, Dani Garcia, Unai Lopez, Beñat Etxebarria, Mikel Rico, Oihan Sancet, Peru Nolaskoain, Iñigo Muñoz, Iñaki Williams, Markel Susaeta, Raul Garcia, Aritz Aduriz, Iñigo Vicente, Iker Muniain, Iñigo Cordoba, Asier Villalibre, Sabin Merino eta Gorka Guruzeta.

Teknikariei dagokienez, Ernesto Marcucci izango da entrenatzailearen lehen laguntzailea. Jokalari moduan River Plateko behe mailako taldeak; Estudiantes de La Plata, O’Higgins, Real Club Celta eta Sevillan Eduardo Berizzo entrenatzailearen taldearen laguntzaile bezala jardun zuen.

Bigarren laguntzailea Roberto Bonano izango da, eta hirugarrena Mariano Uglesich.

Prestatzaile fisiko lanetan Pablo Fernandez jardungo da; Carlos Kisluk atezainen entrenatzailea izango da, eta Alberto Iglesiasek teknikari postua hartuko du.

Lehen taldeko mediku zerbitzuari dagokionez, Josean Lekue izango da burua; Paco Angulo sendagilea, Juanma Ipiña eta Alvaro Campa erizainak, Beñat Azula eta Isusko Ortuzar fisioterapeutak eta Xabier Clemente berregokitzailea.