Itzubaltzetako jaietako presoen aldeko ekitaldiak bertan behera, debekuaren ostean

Itzubaltzetako jaietan egitekoak ziren euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko ekimenak bertan behera utzi ditu jai batzordeak, Bilboko Auzitegiak debekua ezarri eta gero.

naiz|2018/08/03 15:13|0 iruzkin

Daborduko Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegiko agindua helarazi dio Getxoko Udalak Itzubaltzeta eta Pinuetako Jai Batzordeari, bertako festetan, abuztuaren 2tik 4ra iragarrita zeuden euskal preso eta iheslari politikoen aldeko ekitaldiak debekatuz.

Jai batzordetik jakinarazi dutenez, honen ondorioz jarduera horiek denak bertan behera uztea erabaki dute.

Atzo hastekoak ziren ekimen hauek, preso politikoen aldeko herri bazkari bat eta talo dastaketa batekin. Talo dastaketa gaur ere errepikatzekoa zen, eta bihar preso, iheslari eta deportatuen aldeko poteo bat ere iragarrita zegoen. Era berean, gauerdirako, manifestazio bat iragarrita zegoen.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK