Bilbao Hiria 30. Pop Rock Lehiaketako talde finalistak iragarri dituzte

Finalak urriaren 18an, 19an eta 20an izango dira, Bilborock aretoan, Pop Rock, Metal eta Urban kategorietan, hurrenez hurren.

NAIZ|2018/10/11 14:26
Poprock60
Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketa.

Bilboko Udalak ostegun honetan jakinarazi du Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketako epaimahaiak zein talde hautatu dituen 30. edizioko kategoria bakoitzeko finalean aritzeko.

odu honetan, hasteko, urriaren 18an, Wizard eta Mama Killa talde frantsesak eta Kings of The Beach talde galiziarra lehiatuko dira Pop Rock kategoriako saria irabazteko.

Biharamunean, urriaren 19an, Metal kategoriako sari nagusia eskuratzeko lehian arituko dira Manipulation talde poloniarra, Incursed bizkaitarra eta Perpetual Night andaluziarra.

Amaitzeko, urriaren 20an, Urban kategoriako finala jokatuko da, eta hemen hiru talde lehiatuko dira: Ttun Ttun Brigade eta Shintoma talde bizkaitarrak eta Beatlove andaluziarra.

Bilboko Udaletik azaldu zutenez, aurten 30 urte bete dituen lehiaketak 32 talde izan ditu lehian: 16 talde Pop Rock modalitatean eta zortzina Metal eta Urban kategorietan. Musika sektoreko pertsonek osatutako epaimahai profesionalak aukeratu zituezten taldeak eta orain finalisten izenak eman dituzte ezagutzera.

Sarietan 22.900 euro banatuko dira: 12.000 euro kategoria bakoitzeko irabazleentzat, 6.000 euro bigarren sailkatuentzat eta 3.900 euro hirugarrenentzat. Epaimahaiaren sari berezia emango zaio Bizkaiko talde edo bakarlari onenari (1.000 euro). Era berean, taldeak nongoak diren kontuan hartuta, ordainsari ekonomikoa izango dute bidaien gastuetarako.