NAIZ

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa igande eta jai egunetan irekitzearen kontra agertu da

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek osatutako plataformaren ekimena babestu du igande eta jai egunetan irekitzearen kontra.

2010 urteko protesta bat. (Monika DEL VALLE/FOKU)
2010 urteko protesta bat. (Monika DEL VALLE/FOKU)

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa igande eta jai egunetan irekitzearen kontra agertu da eta LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek osatutako plataformari babesa eskaini dio.

Plataforma sindikalaren arabera, irekiera mugagabedun komertzio modelo horrek, «merkataritza sektorea bultzatu ordez, langileen jornadak flexibilizatu eta hauek esplotatzen dituzte». 365 egun irekiak dauden dendek edo goizeko 8.00retatik gaueko 23.00ak arteko ordutegiek, langile batzuen «beharrizanez eta prekarietateaz» baliatzen direla salatu dute.

Gainera, modelo honek, auzo eta herrietako merkataritza eta ondorioz sektoreko enplegua «suntsitzen» dutela diote, «soilik kate handietako jabeak aberastuz».

Bestalde, momentu hauetan «erasoa elikagai sektoretik etortzeak», ez duela esan nahi gainontzekoak salbu daudenik ohartarazi dute.

Komertzioak liberalizatzeko patronalak ematen duen pausu bakoitza langile guztientzat kaltegarria dela adierazi dute, eta honezkero, «langile guztion batasuna, gure borrokaren muina izan behar dela» adierazi dute.

«Kontsumitzaile bezala dugun erantzukizunari» erreparatu nahi izan diote ere. Gizarte justu bat izateko eta sektore bakoitzaren erreklamazioak lortzeko, «langile klasearen arteko elkartasuna eta errespetuan oinarritu behar garela» adierazi dute. Plataforma sindikaletik adierazi dutenez, DIA, Carrefour, Opencor, Simply et BM-ko zuzendaritzei batzarrak eskatu dizkiete, «hemengo errealitatea zein den gogoratzeko» eta «etorkizuneko beraien asmoen kontra» egongo direla adierazteko.