NAIZ

Euskaraldian parte hartzeko deia egin dute Bilboko euskaltegiek

Bilboko euskaltegiek azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatuko den Euskaraldian parte hartzeko deia egin, eta hurrengo hilabeteetarako agenda partekatua aurkeztu dute

Bilboko euskaltegien agerraldia
Bilboko euskaltegien agerraldia

AEK, Gabriel Aresti, Labayru, Bilbo Zaharra, Juan Mateo Zabala, Mikelats, Deustuko Unibertsitateteko euskaltegia, Ulibarri euskaltegia, Bai & by eta Mondragon Lingua euskaltegiek  Euskaraldia dinamikari babesa adierazi diote agerraldi baten bitartez.

Euskaraldia, 11 egunetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzeko «ariketa sozial erraldoi bat» izango da eta euskaltegiek, euskalgintzan duten «protagonismoa baliatuz», ekimen horretan «parte hartzen lagundu» eta «babesa adierazi» nahi diote.

Euskaltegiko ordezkariek adierazi dutenez, 8000 euskara ikasle inguru hurbiltzen dira Bilboko euskaltegietara, eta ikasle hauek guztiek Euskaraldian izena emateko aukera izango dute.

Bestalde, euskaltegiek «bilbotar guztientzako» sortutako egutegi «xume bat» aurkeztu dute. Agenda horretan, «euskaraz bizitzeko hautua egin dutenentzako» urritik abendura bitartean antolaturiko zenbait ekimenen berri emango dute. Mahai-inguruak, txangoak, berbaguneak, antzerkiak edo bertso saioak eskainiko dituzte besteak beste.

Bestalde, «urte osoan eta urteetan zehar euskarazko eskaintza zabala» antolatzen dutela gogorarazi dute euskara klaseak zein euskaltegietatik kanpoko ekintzak.

Euskaraldian parte hartzera gonbidatu, eta euskara 365 egunez kalera ateratzeko deia egin dute Bilboko euskaltegietako ordezkariek.