Bilboko mendira egiten den martxa goizeko 09:00etan abiatuko da, Kale Nagusiko BBK Aretotik. Ibilaldia bi ordu ingurukoa da, egokia adin guztietarako. 671 metroko tontorrera igotzeak aukera emango die parte hartzaileei paraje paregabean ohiko hamaiketakoaz gozatzeko: tortilla ogitartekoak eta txorizoa sagardotan egosia, ardo, salda eta urarekin.
Ibilaldiaren aurtengo edizioak Bizkaiko basoak egokitu eta lehengoratzen laguntzeko ere balioko du. Horrela, hirugarren urtez jarraian, BBK-k Bizkaiko zenbait gune basoberritzeko erabiliko du bildutako dirua, Lurgaia Fundazioaren laguntzarekin, bildutako dirua. Zehazki, BBK Basoa ekimenaren arabera, izena ematen duen pertsona bakoitzeko zuhaitz bat landatuko da.