Bilbon egingo da Bizikleta Urbanoaren I. topaketa eta Bikefriend sarien banaketa

2019ko martxoaren 4a eta 5a bizikleta hirietan sustatzeko ekimenaren erdigunea bihurtuko da Bilbo, Bizikletaren Aldeko Hirien Sareak antolatzen duen Bizikleta Urbanoaren Topaketaren lehen edizioari esker. Hain zuzen ere, Bilbo sare horretan dago.

NAIZ|2018/12/04 10:40

Bizikleta Urbanoaren I. Topaketaren helburu nagusia administrazio publikoen, gorantz doazen enpresen eta ziklomugikortasunarekin lotutako tokiko ekimen eta enpresen arteko sinergiak eragiteko eta sustatzeko, bizikleta hirietan erabiltzeari behin betiko bultzada emateko.

Bilbo topaketaren egoitza izateko, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak bizikletaren erabileraren alde egin duen apustua baloratu dute antolatzaileek. Batez ere nabarmendu dira Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana, “Bilbao 30” ekimenaren bidez zirkulazioa moteltzea, Bizikleta Plan Nagusia eta bizikleta elektrikoak jartzea udal mailegu-zerbitzuan (Bilbaobizi).

Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak gogoratu du udal politika horiek «batez ere pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko direla».

Sari horien bidez Bizikletaren Aldeko Hirien Sarean dauden erakunde publikoek «bizikletaren eguneroko erabilera sustatzeko eta errazteko» egiten dituzten proiektuak, ekimenak eta jarduerak bultzatzeko, ziklomugikortasunaren arloko jardunbide egokiak eta esperientziak partekatzeko ahalegina aintzatetsi nahi da erreferentziako plataforma edo espazio baten bitartez, estatuan eta atzerrian.

Bikefriendly sarien lehen deialdian sari bana emango da lau kategoria hauetan: Erakundeen Lidergoa eta Konpromisoa; Bizikletentzako azpiegitura; Heziketa eta sustapena; eta Biziekonomia Bizikletaren Aldeko Hirien Sarea 2009an sortu zen eta oraintxe 116 administrazio eta enpresa publika daude, guztira Estatuko 550 hiri ordezkatuz.

Udalaren arabera, Bizikleta Urbanoaren lehen Topaketa honen helburua bizikleta eguneroko ibilgailu bihurtzea da, «gure hirietako garapen jasangarrian laguntza argia eta eraginkorra emanez, eta herritarren osasunean eta bizi-kalitatean eragin positiboa sortuz».