Emakumezkoak diren taxi gidarien topaketak Bilbon

Emakumezkoak diren ia 200 taxi gidari bilduko dira asteburu honetan Bizkaiko hiriburuan. Madril, Bartzelona, Sevilla edo Bilbon lan egiten duten profesionalek parte hartuko dute topaketetan eta harrera egin diete Udaletxean.

NAIZ|2019/01/11 14:52
Taxis
Bilboko Udaletxean harrera egin diete topaketen pare hartzen duten emakume taxilariei. (Bilboko Udala)

Topaketan parte hatzen dutenak Bilboko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkari den Alfontso Gilekin izan dira tarte batean, eta Udaletik nabarmendu dutenez, eskerrak eman dizkiote Bilboko Udala «sektore horretako profesionalen alde agertu izan delako beti».

Alfontso Gilek egin die ongietorri ofiziala udaletxeko Arabiar Aretoan, udal-korporazioko beste kide batzuk ere berarekin zeudela. Topaketa parte hartuko duten emakumezko taxi gidariak hainbat hiritatik etorri dira, hala nola Mallorka, Tenerife, Madril, Bartzelona, Malaga, Sevilla, A Coruña, eta, nola ez, Bilbo.

Alfontso Gilek, bere mintzaldian, poza agertu du apurka-apurka gehitzen ari delako taxiaren sektorean hasten diren emakumeen kopurua, eta eskerrak agertu dizkie Bilbo hautatzeagatik topaketarako.

Gogoratu duenez, Bilboko hiriburuko taxi-zerbitzuaren ordenantza berria onetsi berria da, taxiaren sektoreko elkarte eta profesionalen artean adostuta, eta hainbat berrikuntza dakartza, hala nola segurtasun-irizpideak, bereziki emakumeentzat pentsatuta, edo bezeroa bere etxeko atarian sartu arte taxilariari itxaroteko eskatzeko eskubidea, arrisku gutxiago izateko.

Bizkaiko hiriburuan 774 taxilari daude lizentzia dutenak, eta, horietatik, 34 emakumeak dira; horrek esan nahi du % 4 inguru direla sektorean.