NAIZ

Omenaldiak Susaetari Athleticekin 500 partida jokatu ostean

Markel Susaeta kapitainak 500 partida jokatu ditu Athleticekin eta taldekideek omenaldi bat egin diote ospatzeko Lezaman. Asteazken gauean San Mameseko argiak piztuz zoriondu zuen klubak eta Sevillak kamiseta bat oparitu zion oroigarri bezala.

Susaetari egindako omenaldia Lezaman. (Athletic Club).
Susaetari egindako omenaldia Lezaman. (Athletic Club).

Susaetak 500 partida jokatu ditu dagoeneko Athleticekin. Sevillan, Kopako partida hasieratik jokatu suen eta 81. minutuan ordezkatua izan zen Iñigo Cordobarengatik. Athleticek 1-0 irabazi zuen partida, baina txapelketatik kanpo geratu da.

Athleticen 500 partida jokatu dituen bosgarren jokalaria da Susaeta. Jose Angel Iribarrek (614), Txetxu Rojok (541), Joseba Etxeberriak (514) eta Andoni Iraolak (510) lortu zuten lehenago.

Erdilariak 500 partida jokatzeagatik duen «poza» adierazi du sare sozialetan klubak zabaldutako bideo baten bidez: «Oso pozik nago 500 partidu egiteagatik, ez dira egunero egiten. Eskerrak eman nahi dizkiot Athletic zale familia guztiari eta hurrengo partidan hiru3 puntuak irabaziz ospatu behar dugu».

Athleticek, omenaldi bezala, «Zorionak Markel Susaeta 500» leloarekin argiztatu zuen San Mames asteazken gauean. Eta ostegun goiz honetan, omenaldi bat egin dio Lezaman talde osoak. «Zorionak kapitaina, 500 partida zuri-gorriz» leloa eta jokalari guztien sinadurak dituen pankarta bat eskegi dute Lezaman, eta argazki bat egin du plantilla osoak.

Ibai Gomezek, Twiterretik zoriondu zuen Susaeta: «Susa! Zorionak! Ez da erraz iristen 500 partidetata. Biziki pozten naiz», idatzi zuen txio batean. Mikel San Josek ere zoriondu zuen «Zorionak kapi» idatziz.

Sevillak berriz, kamiseta bat oparitu zion 500 zenbakiarekin.