NAIZ

Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko Kongresua egingo da asteburuan Baionan

Apirilaren 26tik 28ra Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko Kongresua izango da Baionan. Bertan, topaketa gastronomikoak, turismoa hirian barna, eta Athletici buruzko erakusketa, besteak beste, izango dira ekitaldirik nagusiak.

Athletic Clubeko Peñen 47. Nazioarteko Kongresuaren aurkezpena Baionan. (ATHLETIC CLUB).
Athletic Clubeko Peñen 47. Nazioarteko Kongresuaren aurkezpena Baionan. (ATHLETIC CLUB).

Athletic Clubeko Peñen 47. Nazioarteko Kongresua egingo da Baionan asteburu honetan, apirilaren 26tik 28ra bitartean.

Pasa den astean egin zen kongresuaren aurkezpena, Jean Rene Etchegaray alkatea Udal ordezkaritza zabalaren buru izanik. Bertan, Athletic Cluben aldetik, Goyo Arbizu batzarkidea eta Carlos Gurpegi jokalari ohia presente egon ziren. Antolatzaileek lehendabizikoz peñen biltzarra Ipa Euskal Herria eramateko egin duten ahalegina eskertu nahi izan zuten.

Aurkezpenean Iparraldeko Peñek azaldu zutenez, kongresuan topaketa gastronomikoak peñazaleentzat, turismoa hirian barna eta inguruetatik, eta Athletici buruzko erakusketa Euskal Museoan, besteak beste, izango dira ekitaldirik nagusienak. Aitor Elizegi, Athletic Clubeko presidentea, presente egongo da apirilaren 26ko inaugurazio ekitaldian.

Apirilaren 27an Athletic eta Alaves arteko partidua ikusgaia egongo da Kongresua laguntzen duten tabernetan eta igandean lan-jardunaldiak eta ohiko senidetze bazkaria burutuko dira.

Bestalde, pasa den igandean Valentziar erkidegoko, Murtziako eta Gaztela-Mantxako Athleticzaleek Alacanteko Emilio Alvarez biribilgunean egin zuten hitzordua, eta Real Madrilen aurkako partidua ikusi zuten Sancho tabernan bazkaldu ondoren.

Asteazken goiz honetan berriz, Aitor Elizegi, Athleticeko presidentea, @20diferentes peñaren aurkezpenean egon da Madrilen.