Alazne Lopez ballet dantzaria gogoan izango dute Zorrotzan

Hirugarren urtez jarraian, 2015ean hildako Alazne Lopez Etxebarria ballet dantzariari omenaldia egingo diote Zorrotzako hockey pistan maiatzaren 25ean. Balleta, euskal dantzak, musika eta bertso emanaldiak egongo dira, besteak beste.

NAIZ|2019/05/20
Captura_de_pantalla_2019-05-20_a_las_12.36.27
Alazne Lopez ballet dantzariaren oroimenezko ekitaldia.

Zorrotzako Auzo Elkarteak, Merkatarien elkartea, Alazne Lopez Etxebarriaren familia eta lagunek, eta dantza, musika eta antzerkiaren alorretako hainbat pertsonak bat egin dute hirugarren urtez 2015ean hildako Alazne Lopez ballet dantzariari profesionalari omenaldia eskaintzeko.

Alazne Lopez zorrotzarra, 12 urterekin hasi zen balleta egiten Igor Yebraren akademiaren eskutik. 16 urterekin Londresera joan zen bere formakuntza garatzeko, eta hor hiru urte eman ondoren, Hannover-eko operaren ballet konpainian sartu zen eta Alemaniara joan zen bizitzera. Besteak beste ,Frederick Ashton, Kenneth MacMillan eta Wayne McGregor koreografoekin dantzatu zuen.

2015eko maiatzaren 9an, 21 urte zituelarik, hilik agertu zen bere Dortmund-eko (Alemania) etxean. Bere familiak azaldu zuenez, bat-bateko heriotza izan zen.

Hori dela eta, larunbat honetan, maiatzak 25, omenaldi bat eskainiko diote Zorrotzako polikiroldegiko hockey pistan. Ekitaldia arratsaldeko 19.00retan hasiko da, eta bertan hainbat ballet mota, euskal dantza, bertsolaritza, musika pop eta klasikoa, lirika emanaldiak egongo dira, besteak beste. Antolatzaileek adierazi dutenez eta ekitaldi honekin haren lana eta izana nabarmendu nahi dute.

Sarrerak Merkatarien elkartean daude salgai 2 euroko prezio sinbolikoan.