Aste honetan ospatzen ari da 7 Katu gaztetxeko aste politiko kulturala

Aste politiko kulturala egingo dute azaroaren 4tik 10era 7 Katu Gaztetxean. Mahainguruak, olinpiadak, kortoak, gastronomia txapelketa, mendi martxa eta hitzaldiak egongo dira aste osoan zehar.

NAIZ|2019/11/04
7katu
7 Katu gaztetxeko aste politiko kulturala.

Aurreko urteetan bezala, 7 Katu gaztetxeak aste politiko kulturala antolatu du aurten ere. Azaroaren 4tik 10era ospatuko da hainbat ekintzekin.

Astelehenean, arratsaldeko 19.00etan, hasiko da astea ‘Gazte antolakundea belaunaldiz belaunaldi aztertuz’ hitzaldiarekin, zeinetan gazte antolakundearen 40 urteko kronika egingo da.

Asteartean, arratsaldeko 19.00etan, ‘Gazteak eta jokoa. Zer dago apustu etxeen aurrean?’ hitzaldia egongo da Eragin, Bilboko Gazte prekarizatuen asanblada, eta Igor Meltxorren eskutik. Asteazkenean, ‘LGTB eta antikapitalismo’ hitzaldia eskainiko du Harrok, Euskal Herriko TransMariBiBollo plataformak.

Ostegunean, olinpiadak egingo dituzte. 4-5 pertsonako taldeak sortu behar dira parte hartzeko.

Ostiralean, azaroak 8, ‘Homoamak’, ‘Sn más’ eta ‘Bocakalle’ kortoak proiektatuko dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera, ondoren eztabaida egingo da.

Larunbatean Gastronomia Txapelketarekin hasiko da eguna. Arroza izango da osagai nagusia, eta originaltasuna, zaporea, sormena eta talde giroa baloratuko da. Arratsaldez Ezpatadantza diskaren aurkeztuko da, eta ondoren Zazkel + Aizkorak Zorroztu eta The Mia Wallage Band taldeen kontzertuak egongo dira.

Bukatzeko, igandean, mendi martxa egingo da Pagasarrira goizeko 10:30etan.

Aste osoan zehar, azaroaren 30eko Bilboko Elkartasun Egunean aurkeztuko diren Euskal Preso Politikoen artelanen esposaketa egongo da.