EH Bilduk euskalduntzearen aldeko «pauso ausartagoak» emateko eskatu dio Bilboko Udalari

Euskararen eguna dela eta, EH Bilduk euskalduntzearen aldeko «pauso ausartagoak» emateko eskatu dio Bilboko Udalari. Euskararen aldeko Udalgintza ez dela «inoren kontra» egiten den zerbait adierazi du Asier Gonzalez zinegotziak.

NAIZ|2019/12/03
Captura_de_pantalla_2019-12-03_a_las_16.40.31
Concejales de EH Bildu en el Ayutnamiento de Bilbo.

EH Bilduk ohar baten bidez gogorarazi duenez, joan den asteko Udalbatzan 2020. urterako aurrekontu proiektua eztabaidatu zuten, eta EH Bilduk hamazazpi zuzenketa proposamen aurkeztu zituen «Udalak euskararen alde egiten duen apustua sendotzeko». Hamazazpi proposamen horietatik bakarra onartu zuen Udal Gobernuak, euskarazko kultur sorkuntzari lotutakoa.

Asier Gonzalezek, EH Bilduko zinegotziak, ildo desberdinak markatu zituen udal politika euskaltzalearen alde: «kultur sorkuntza osasuntsu mantendu behar dugu, zentroan eta periferian; euskara ikasi nahi duenari ateak parez-pare zabaldu behar dizkiogu, tiketa debalde; eta aspaldi etorri zirenei edo euskararen hegoak moztuta jaio zirenei ere atea zabal-zabalik, sekula ez baita berandu euskahalduntzeko».

EH Bilduk dioenez, Euskararen aldeko Udalgintza ez da «inoren kontra» egiten den zerbait. «Inoiz barne mugak gainditu eta euskararen aberrira inguratu den horrek badaki ez gabiltzala inoren kontra», gaineratu du.

«Joan zen ostiralean Bilboko alkateak, berba politak egin zituen euskararen eguna dela eta; gaur ere antzeko adierazpenak espero daitezke agintari publikoen partetik, baina politika publikoak ez dira batere ausartak eta aurrera jauzi erabakiorra behar dugu». Adierazi du Gonzalezek.