Asier ROBLES

Muntai polizialen aurkako jaialdia ospatuko dute larunbatean Bizinahin

Atzaparka Eguna izenean, Muntai polizialen aurkako jaialdia ospatuko dute larunbat honetan, urtarrilak 18, Deustuko Erriberako Bizinahi Auzogunean. Poteoa, bazkaria, eta kontzertuak egongo dira besteak beste.

Muntai polizialen aurkako jaialdia Bizinahin.
Muntai polizialen aurkako jaialdia Bizinahin.

Muntai polizialen aurkako jaialdia ospatuko dute larunbat honetan, urtarrilak18, Deustuko Erriberako Bizinahi Auzogunean, Atzaparka Eguna lelopean.

Mascletá batekin emango diote hasiera egunari 12.00etan eta ondoren ‘Kutxoren pantomimak’ mimo ikuskizuna egongo da.

14.00etan poteo biribilketa egongo da, eta ondoren bazkari valentziarra. A'Kapelak bazkalostea girotuko du ondoren. 18.30etan Analogyteken dj saioa egongo da Begoña tabernan.

Eguneko ekitaldi nagusia 20.00etan izango da Bizinahin, eta gauean Vicinay Dot eta Licor Colecta taldeek alaituko dute giroa 22.00etatik aurrera.

Bazkarian izena emateko epea ostegunean, urtarrilak 16, amaituko da. Erribera Tabernan, Begoña Tabernan, Deustuko Herriko Tabernan eta Errondabide Herriko Tabernan dago bazkarira apuntatzeko aukera.

Bizinahi auzogunea duela bi urte jaio zen auzotarrek hutsik zeuden Vicinay Cadenas enpresaren instalazioa okupatu zutenean. Eraikina garbitu eta txukundu, eta ordutik aurrera hainbat ekintza sozio-kultural eraman dituzte aurrera Deustuko Erriberari bizitza emanez.