Asteburu honetan ospatuko dira Deustuko inauteriak

Deustuko inauteriak otsailaren 14tik 16ra ospatuko dira. Poteo musikatua, luntx herrikoial herri bazkaria, umeentzako jolasak, desfilea eta kontzertuak izango dira besteak beste. Desfile nagusia igandean, otsailak 16, izango da 12.30etik aurrera.

Asier ROBLES|2020/02/13
Captura_de_pantalla_2020-02-13_a_las_16.58.56
Deustuko Inauteriak 2020.

Ostiral honetan, otsailak 14, hasiko dira Deustuko inauteriak Kudrillen Gauarekin. 20.00etan poteo musikatua eta jolasak egongo dira. Luntx herrikoia eta gero banakako eta taldeko mozorroen sari banaketa egingo da frontoian. Gau osoan zehar photocoll-a, erruleta, musika eta jolasak egongo dira. Aurten ‘Superbotereak’ izango da gauaren gaia.

Larunbata umeentzako tailerrak eta jolasekin hasiko da 12.00etan Done Petri Plazan. 15.00etan herri bazkaria izango da, eta Aski Du! Taldeak girotuko du bazkalostea. 20.00etan Deustualdeko musika taldeak oholtzara igoko dira eta ordu erdi geroago erromeriaz gozatzeko aukera ere izango da. DJ Baxurde girotuko du gaua 22.30etik aurrera.

Igandean mozorroen desfile nagusia izango da 12.00etan Madariaga kaletik. San Felicisimo elizatik irtengo da, eta San Pedro Plazan bukatuko da, bertan sari banaketa egiteko. Epaimahaia Deustuko Jai Batzordeko eta Deustu bizirik elkarteko kideak osatuko dute. Azkenik, Detomeitos taldeak emango die bukaera aurtengo inauteriei.

Otxarkoaga

Otxarkoagako auzoan larunbat honetan, otsailak 15, ospatuko dituzte inauteriak, aurtengo gaia ‘Historia’ izanik. 17.30ean hasiko da festa Ugarte enperantzan. Haurrentzako jolasak, mozorro erakustaldia eta txokolatada egongo da besteak beste.

 

Marisol RAMÍREZ / FOKU
Loading player...