Asier ROBLES

Martxoaren 3tik apirilaren 2ra ospatuko da aurtengo Bertso Erronda

Hurrengo asteartean, martxoak 3, Bertso Erronda lehiaketaren 4. edizioa hasiko da Adaxkan. Beste kanporaketak Errondabiden, La Villan eta Biran izango dira, eta finala apirilaren 24ean ospatuko da 7katu gaztetxean.

Bertso Erronda 2020.
Bertso Erronda 2020.

Martxoaren 3tik otsailaren 2ra arte ospatuko da aurtengo Bertso Erronda, Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko taberna ezberdinetan antolatzen den bertsolari gazteen arteko txapelketa Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernetan egingo dira kanporaketak eta bakoitzean sei bertsolarik abestuko dute.

Kanporaketa bakoitzeko irabazleak Zazpi Katu gaztetxeko finalean martxoaren 15ean egingo den finalerako sailkatu dira. Guztira, 24 bertsolari gaztek parte hartuko dute.

Kanporaketak

Lehenengo kanporaketa martxoaren 3an izango da Adaxka Kultur Elkartean, 19.30tik aurrera. Bertan Kerman Diaz, Mikel Aiartzaguena, Aissa Intxausti, Jon Elortza, Julene Iturbe eta Ander Anakabe neurtuko dira.

Bigarren saioa martxoaren 10ean izango da Errondabide tabernan. Honetan Paule Loizaga, Maite Sarasola, Igor Galartza, Iruri Altzerreka, Peru Irastorza eta Ander Ucelay izango dira lehiakideak.

Martxoaren 17an hirugarren neurketa izango da La Villa tabernan. Iker Apraiz, Aritz Landeta, Asier Alcedo, Lierni Rekondo, Nahia Ibarzabal eta Mikel Arrieta izango dira bertan.

Laugarren eta azken kanporaketa Bira tabernan izango da martxoaren 24an. Unai Mendiburu, Enare Muniategi, Ane Peñagatikano, Beñat Bilbao, Maddalen Ruesgas eta Josu Ibarguren izango dira lehiatuko diren bertsolariak.

Azkenik, finala 7katu gaztetxean izango da apirilaren 2an, 19.30ean.

Iazko Bertso Errondan, Ander Anakabe, Paule Loizaga, Urko Arregi, Aissa Intxausti, Kerman Diaz, Unai Mendiburu, Asier Alcedo, Iraitz Mateo eta Ander Ucelay izan ziren finalean lehiatu ziren bertsolariak, eta Unai Mendiburuk irabazi zuen.