Gutun Zuriaren egitaraua Internet bidezko solasaldiekin osatuko da

Orain arte jaialdian parte hartu duten Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat idazleen solasaldiak berreskuratuko dituzte eta Internet bidez eskainiko dituzte. Gutun Zuria literatur jaialdia desberdin ospatuko da aurten, baina egoerari buelta ematera lortu dute bide honekin.

Naiz|Bilbo|2020/03/31
Gutunzuria
Lehenengo bi solasaldiak jada ikus daitezke, tartean Oskar Alegria eta Bernardo Atxagarena. (NAIZ)

Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiak programazio berezia egingo du aste honetan, aurreko urteetako ikus-entzunezko materialei esker. Hauen bitartez koronabirusak agindutako alarma egoeran protagonismo berritua hartzen duten elkarrizketa eta gaiei buruzko begirada itzuliko diete, hala nola, mugak, natura edo sekretua. Horiek gaur egungo unea hausnartzeko erabiliko dituzte.

Urteko topaketa ohiko formatuan martxoaren 31tik apirilaren 4ra bitartean zegoen aurreikusia, eta hori aurrera eramatea ezinezkoa denez, forman eta denboran banatutako proposamena bilakatu dela iragarri zuten pasa den astean.

Hala, jaialdiari ‘Saiakera hemen hasten da’ izena jarri diote, eta aurretik ezagutzera eman zutenez, parte hartu behar zuten autoreen artean saiakera liburu kolektibo bat osatuko dute datorren urtean argitaratuko dutena. Horrez gain, internet bidez zabalduko dituzten jarduerak egongo dira eta horain egitarauaren berri eman dute.

Gaur bertan Ramon Saizarbitoriak eta Arantxa Urretabizkaiak, alde batetik, eta Oskar Alegriak eta Bernardo Atxagak, bestetik, solasaldiak egingo dituzte. Bihar, Slavoj Zizek, Veronica Gerber Bicecci eta Ivan de la Nuezen txanda izango da.

Apirilaren 2an William Gibson eta Rodrigo Fresan, Chuck Palahniuk eta Javier Calvo, eta Catherine Millet eta Antonio Altarriba izango dira. Apirilaren 3an, berriz, Sergio Gonzalez eta Jon Sistiaga, Lydia Cacho eta Lucia Martinez Odriozola, eta Bill Beller eta Iñaki Gabilondo.

Azkenik, apirilaren 4an, Salman Rushdie eta Paul Holdengräber, Siri Hustvedt eta Almudena Cacho, eta Margaret Atwood eta Montserrat Dominguez iragartzen dira.

Egunez egun, jaialdia webgune honen bitartez jarraitu ahalko da.

 

Marisol RAMÍREZ / FOKU
Loading player...