NAIZ

Lufthansa Groupeko airelineak berriro hasiko dira lanean Loiutik ekainaren 15etik aurrera

Lufthansa Groupeko airelineak ekainaren 15etik aurrera hasiko dira berriro lanean Bilboko Aireportutik, Europako hainbat hiritara hegaldiak eginez eta 130 helmuga baino gehiagotara konexioak eginez.

Loiuko Aireportua. (Marisol RAMIREZ/FOKU).
Loiuko Aireportua. (Marisol RAMIREZ/FOKU).

Astearte honetan ohar baten bidez jakitera eman duenez, Lufthansak heldu den ekainaren 15ean bertan hasiko ditu bere operazioak Loiuko aireportuan, eta astean hiru hegaldi egingo ditu astelehen, asteazken eta ostiraletan, Bilboko terminalaren eta Frankfurten artean. Hilaren 18tik aurrera, Eurowingsek Loiu eta Dusseldorf lotuko ditu ostegunetan eta igandeetan.

Azkenik, Brussels Airlinesek ere astean lau egunetan (astelehena, asteazkena, ostirala eta igandea) hasiko ditu hegaldiak ekainaren 29tik aurrera, Loiuko aireportuaren eta Bruselaren artean.

Hegaldi eskaintza honekin, egunean zehar Frankfurt bitartez Hanburgo, Brusela, Berlin, Atenas, Stockholm, Oslo eta Veneziara egiten diren konexio europarrak berreskuratuko dira. Taldeak azaldu duenez, hegaldi hauek Lufthansa Groupeko airelineek eskaintzen dituzten asteroko 2.000 konexioei batzen zaizkie.

«Bidaiari asko joaten dira Bilbora beren eskaintza kultural eta gastronomikoaz gozatzera, eta asko dira, halaber, Bilboko Aireportua eta gure airelineak Alemaniara edo Belgikara zuzenean bidaiatzeko erabiltzen dituztenak, turismo edo lan arrazoiengatik edo munduaren inguruko ehunka norabiderekin lotuta», adierazi du Julia Hillenbrandek, Lufthansa Gropueko espainiar Estatuko zuzendari nagusiak.