Bilboko Metroak udako ordutegia ezarriko du uztailaren 1ean

Metro Bilbao udako zerbitzua eskaintzen hasiko da asteazkenean, uztailaren 1ean, herritarren urteko sasoi honetako mugikortasun eskarira egokituz, eta irailaren 6ra arte izango du indarrean.

NAIZ|2020/06/30
Captura_de_pantalla_2020-06-30_a_las_15.01.51
Bilboko Metroa. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU).

Horrela, besteak beste, trenak 02:00ak arte ibiliko dira ostiral, larunbat eta jai bezperetako gauetan. Neurri horrekin, «gaueko aisialdia gozatu nahi dutenen mugikortasuna erraztu eta ostalaritza sektorearen jarduera babestu» nahi ditu Bilboko metroak.

Halaber, Metro Bilbaok 'Mugitu seguru' protokoloan bildu ditu koronabirusa ez kutsatzeko bere instalazio guztietan egindako jarduketa guztiak, eta Applus Certification enpresak koronabirusari aurre egiteko hartutako neurrien aplikazioaren protokoloaren ziurtagiria eman dio horri esker. Metro Bilbaok ekintza eta jarduera ugari egin ditu erabiltzaileak modu seguruan mugitzeko, eta guztiak aztertu eta balioztatu dira ikuskaritzan.

Horrela, gel hidroalkoholikoa banatzeko gailuak ipini dira geltoki guztietan, eskuak garbitzeko aukera emateko; geltokiak eta trenak behin eta berriro desinfektatzen dira, desinfekzio altuko produktuekin; bezeroen arretako bulegoetan pertsonak banatzeko manparak eta gel hidroalkoholikoaren banatzaileak jarri dira, eta tenperatura ausaz eta nahi izanez gero hartzeko sistema bat ere antolatu da, DYArekin hitzarmena sinatuta.

Halaber, hainbat eremutan, hala nola bezeroen arretako bulegoetan, edukiera mugatu da eta igogailuetako sarbidea kontrolatu da, bezeroek ikusteko moduko informazioa jarriz toki estrategikoetan (kartela, esku orriak, pantailak, euskarriak). Gainera, bezeroei gogorarazten zaie metroaren instalazio guztietan maskara jantzita eraman behar dutela, sartzen direnetik irten arte.

Ordutegi eta maiztasun guztiak www.metrobilbao.eus webgunean daude ikusgai.

 

Marisol RAMÍREZ / FOKU
Loading player...