NAIZ

Cumbia, reggae, soul, flamenkoa, folk eta euskal musika plaza Barrian, Aste Nagusian

Kubatik, Estatu espainiarretik, Jamaikatik, Estatu Batuetatik, Kolonbiatik eta Europako Iparraldetik etorritako taldeek plaza Berriko eszenatokia piztuko dute Aste Nagusian zehar. Gozategi eta Travelling Brothers euskal taldeak ere bertan izango dira.

Gozategi
Gozategi

Munduko musikaren doinuak Plaza Barriko eszenatokian izango dira aurten ere. Arrakasta handiko ikuskizunak izaten dira Aste Nagusian, non kultura anitzetako soinu eta erritmoak nahasten diren egunero 23.30etik aurrera.

Abuztuaren 19an, Aste Nagusiari hasiera emanez, Puerto Candelaria talde kolonbiarra ikusteko aukera izango da. «Cumbia Underground» izenez ezagututako musika estilo berriak mugak pasatu ditu eta leku hartu du Latindar Amerikako musika indepente esparruan.

Hurrengo egunean, Bilbao Reggae Splash festibalaren txanda izango da. Estatu mailan ospatzen den eskarmentu handiko jaialdia da eta igandearen 20an bere XXVI edizioa ospatuko du. Don Carlos izen handiko musikari ospetsua izango da jaialdiaren buru.

Abuztuaren 21ean, astelehena, Kubako Folk astea hasiko da. Honen baitan, Septeto Nabori taldeak Kubako doinu erromantikoenez plaza Barria beteko du. 

Fatty Farmers taldea, berriz, abuztuaren 22an izango da. Talde espainiarrak sutan jarriko du plaza Barriko eszenatokia punk, rock, country, balkan eta irlandako doinu onenak uztartuz.

Gozategi euskal taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta Aste Nagusia urteurrena ospatuko du abuztuaren 23an.

Abuztuaren 24an flamenkoaren maitaleek plaza Barria izango dute topaleku. Cancanilla de Málaga, Carrete de Málaga, El Álvarez eta Juan Requena, besteak beste, izango dira Bilbao Flamenco ekimenak ekarritako izen handiak.

Hurrengo egunean, Travellin Brothers taldeak kontzertu berezi bat eskainiko du.

Abuztuaren 26an, Freedonia taldeak urrezko domina jarriko dio Aste Nagusiari. 2006an Madrilen sortutako taldea da. Geroztik soul eszenan goreneko taldea bilakatu da.