NAIZ
BILBO

Adin txikiko bi atxilotu dituzte Otxarkoagako hilketekin zerikusia duelakoan

Bi adin txikiko atxilotu ditu Ertzaintzak Otxarkoagako hilketekin zerikusia dutelakoan. Balmasedan egin dute lehen atxiloketa, Bilbon bigarrena, eguerdian bata eta arratsaldean bestea. 14 urte dituzte biek, eta Ertzaintzaren komisaria batean dituzte.

Protesta egin zuten Otxarkoagan iragan ostiralean hilketen aurka. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Protesta egin zuten Otxarkoagan iragan ostiralean hilketen aurka. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Segurtasun Sailak adierazi duenez, pertsona bat atxilotu dute igande eguerdi honetan iragan ostegunean Bilboko Otxarkoaga auzoan hilda agertu ziren 87 urteko senar-emazteen heriotzarekin zerikusia duelakoan; Efe berri agentziaren arabera, 14 urte ditu atxilotuak.

Ikerketa iturrien arabera, eguerdian atxilotu dute gaztea, Balmasedan, eta Ertzaintzaren komisarioa batera eraman dute. Segurtasun indarrek ez zuten baztertzen atxiloketa gehiago egitea, eta hala jazo da: arratsaldean atxilotu dute bigarren lagun bat Bilbon, 14 urtekoa hau ere. Europa Pressen arabera, aurrekariek dituzte bi atxilotuek indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurrengatik.

Aurkitutako frogen arabera, «planifikatu gabeko» ekintza izan zela ondorioztatu dute eta senar-emazteek aurkezten zituzten indarkeria zentzua dela eta, ikertzaileek uste dute bortizkeria handia erabili zutela hiltzaileek.

Hilketen aurka eta auzoan bizi duten segurtasun eza medio, ehunka lagun atera ziren kalera iragan ostiralean. ‘Otxarkoaga ere mugimenduan. Aski da!’ lelopean, dei egin zieten erakundeei auzoan sentitzen duten intseguritate sentsazioarekin amai dezaten.