NAIZ

Otxarkoagako ikasleak auzoko biodibertsitatea berreskuratzeko ekintzak egiten ari dira

Otxarkoagako baratza parkeko putzua anfibioentzat eta bertan bizi daitezkeen bizidunentzat ahalik eta egokiena izan dadin ekintza ezberdinak egin dituzte auzoko eskola bateko ikasleek.

Ikasleak Otxarkoagako baratze inguruetan.
Ikasleak Otxarkoagako baratze inguruetan.

Martxoaren 21ean Otxarkoagako baratza parkean egindako putzuaren inguruan lanean aritu ziren eskola profesionaleko ikasleak. Aurreko mendean hezeguneen beherakada nabarmena eman zen eta Aranzadi Zientzia elkarteko kideak alderantzizko prozesua bultzatzen ari dira eta horretarako putzuak eta bestelako hezeguneak sortuz.

Putzu hau aurreko urtean sortu zen baratza parkean eta helburu nagusia ingurune hiritartu batetako bioaniztasuna handitzea da.

Goizaren lehen partean ikasleek anfibioen inguruko hitzaldi bat izan zuten. Ondoren putzura inguratu ziren, nun Aranzadi zientzia elkarteko kideek putzuan bertan hartutako anfibioak eta ornogabeak erakutsi zizkieten.

Jarraian, beharrezko tresnak eta landareak banatu zitzaizkien eta azken hauek landatzen aritu ziren.

Ekintzan 30 ikasle inguruk hartu zuten parte. Guztira 90 bat zuhaitz, zuhaixka eta belar landatu zituzten. Etorkizun hurbil batean Otxarkoagako putzuetan uhandre palmatu -dagoeneko ikusi dituzte-, txantxiku arrunt, ur-igel arrunt eta baso-igel gorria topatzea espero da. Horrela anfibio hauek babeserako eta ugalketarako hezegune egoki bat izango dute, eta aldi berean, Otxarkoaga inguruko bioaniztasunari bultzada bat emango zaio. Inguruko baratzeetako jabeek ere igarriko dituzte onurak, anfibio hauek, beraien barazkiak jaten dituzten ornogabeak kontrolatuko baitituzte.