NAIZ

Hiriko 50 jatetxe, taberna eta saltoki «hoberenak» aukeratuko ditu BilbaoDendak elkarteak

BilbaoDendak elkarteak hiriko jatetxe, taberna eta elikagai-saltoki espezializatuen berezko aukeraketa egingo du. Fernando Canales sukaladariak eta bilbaoDendak elkarteko presidente ohiak izandako Juan Carlos Erkorekak, Arantza Matiasek eta Javier Lopezek osatuko dute epaimahaia.

Apaingarri gastronomikoekin girotu dituzte zenbait denda Bilbon.
Apaingarri gastronomikoekin girotu dituzte zenbait denda Bilbon.

Ekainaren 16 eta 20 bitartean munduko sukaldari ospetsuenak izango dira Bilbon, The World’s 50 Best Restaurant sariak jasotzeko.

Hori dela eta, BilbaoDendak elkarteak hiriko jatetxe, taberna eta saltoki hoberenak aukeratuko ditu. Fernando Canales sukaldariak eta BilbaoDendak elkarteko presidente izandako Juan Carlos Erkorekak, Arantza Matiasek eta Javier Lopezek osatutako dute epaimahaia.

Horretarako, kalitate gastronomikoa, produktua, eta beste hainbat irizpide kontuan izango dituzte. «Guk ere gure 50 hoberenak aukeratzen ditugulako», azaldu dute umorez epaimahaiaren kideek, munduko 50 jatetxe hoberenak aukeratzen dituen urteroko ekitaldiari buruz.

Hurrengo egunetan egingo den ekitaldian BilbaoDendak-en «50 best’» bezala izendatuko dituzten jatetxe, taberna eta saltokiak ezagutzera emango dira. Azaldu dutenez, izendapena lortzen dutenei bereizgarri bezala chef jakatxoa emango diete.

Aldi beran, giro gastronomikoa  eta zozketak egingo dira datozen egunetan. Erribera, Labayru, Deustu eta Otxarkoagako merkatuez gain, ehun establezimendu baino gehiago motibo gastronomikoekin girotuko dira, ekitaldi honetarako diseinatutako egurrezko sardexka erraldoiarekin eta hiriko ‘gastro’ esperientzia hoberenak biltzen dituen ibilbide gastronomikoa osatuz.