NAIZ

Mila lagun baino gehiagoko ikuskizuna, Fair Saturday-ri hasierako emateko

Fair Saturday 2018 irekitze ekitaldia azaroaren 23an ospatuko da Miribillan. Ikuskizunak Londresen ospatutako BBC-ren ‘Proms-en azken gaua” eredutzat hartzen du, baina Bizkaian egina, 20 erakunde kultural baino gehiagok parte hartuz. Benito Lertxundi artista gonbidatu bezala arituko da.

Fair Sartuday ekimenaren hasiera ekitaldiaren aurkezpena. (Bilboko Udala)
Fair Sartuday ekimenaren hasiera ekitaldiaren aurkezpena. (Bilboko Udala)

Miribillako Bilbao Arena pabilioian ospatuko da Fair Saturday 2018ren hasiera ekitaldia. Fair Saturday, Bilbon sortu zen 2014an eta geroztik munduan zehar zabaldu den ekimena da.

Londresen ospatutako BBC-ren ‘Proms-en azken gaua’ eredutzat harturik, ikuskizunak adin ezberdinetako pertsonei zuzendutako ospakizun kultural herrikoia izatea du helburu.

Ikuskizunean parte hartuko duten erakundeak bizkaitarrak eta bilbotarrak dira. Bilboko Koral Elkartea, Rossini Abesbatza eta EHU Abesbatza izango dira talde nagusiak, Bilboko Udal Musika Bandarekin batera. José R. Pascual-Vilaplanaren agindupean joko dute gau honetan.

Hauekin batera, BAE-ren (Bizkaiko Abesbatza Elkartea) eta antolatzaileen gonbidapen irekiari erantzuna eman zien Bizkaiko hainbat abesbatzek hartuko dute parte.

Honez gain, Bizkaiko ehundaka neska mutilek irekitze ekitaldi honetan parte hartuko dute: Bilboko Koral Elkartea, Bilbao Musikako Gazte Abesbatza, Gazte Schola Barakaldo eta beste hainbat ikastetxetako abesbatzei esker.

Guztira 1.000 pertsonek ikuskizun paregabe bat sortuko dute, abesti herrikoiak eta ezagunak abestuz, hala nola, Itoizen ‘Lau teilatu’, Carmina Buranako ‘Oh Fortuna’, ‘We are the world’ edo Nabuccoren ‘Va pensiero’.

Ekitaldian Benito Lertxundik gonbidatu berezi bezala parte hartuko du, bere abesti ezagunenak Bilboko Udal Musika Banda eta abesbatza parte hartzaileekin batera abestuz.

Marta Ubieta soprano bilbotarrak eta ELEY pop taldeak ere parte hartuko dute. Guzti hau holograma eta videomapping efektuak dituen ikus-entzunezko ikuskizun batekin batera joango da.

Ikuskizunaren bidez lortutako etekin guztiak, Fair Saturday-k bultzatutako «Barrera Ikusezinak» mikromezenazgo kultural programa finantzatzeko erabiliko dira. «Barrera Ikusezinak» baztertutako umeen integrazioa kulturaren bitartez lortzea du helburu eta gaur egun 15 ume inguru dira programa honen parte. Aldi berean, abesbatza guztiek hautatutako proiektu sozial bat lagunduko dute jasotako ordainarekin.