Asier ROBLES

7Katu gaztetxearen 13. urteurrena ospatuko dute urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra

Urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra ospatuko du Bilboko Alde Zaharreko 7Katu gaztetxeak bere 13. urteurrena. Mahainguruak, jolasak, ginkana, bertso saioa eta kontzertuak egongo dira, besteak beste. Larunbata, otsailak 1, izango da egun nagusia.

7katu gaztetxearen 13.urteurrena, 2020.
7katu gaztetxearen 13.urteurrena, 2020.

Bilboko Alde Zaharreko 7Katu gaztetxeak urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra ospatuko du bere 13. urteurrena aste osoko egitarau zabal batekin.

Astelehenean ‘Lan-pentsio-bizitza duina’ izeneko mahai ingurua antolatu dute 19.00etan. Bertan gazteek (Ernai), feministek (koordinadora), pentsionistek eta ikasleek (Gora Ikasleon Borroka) hartuko dute parte.

Urtarrilaren 29an ‘Fuego amigo’ hitzaldia egongo da 19.00etan Harro plataformaren eskutik.

Ostiralean, urtarrilaren 31n umeentzako jolasak egongo dira Plaza Berrian 17.00etatik aurrera. 18.30ean ginkana egongo da 7Katutik hasita eta azkenik kontzertuak egongo dira Leihotikan, Uki Selektah eta Orbelak taldeen eskutik 21.00etatik aurrera.

Larunbata, otsailak 1, egun nagusia izango da. 11.00etan auzoa apainduko dute, eta 13.00 trikipotea egingo da zazpikaleetatik zehar. 14.30ean bazkaria egongo da, eta My Bastard Friend taldeak girotuko du bazkaloztea. 18.30ean poteo musikatua egongo da, Amooma, Suaia eta Ama Rebel eta Trikoma taldeek alaituko dute gaueko giroa.

Igandean berto-saioa egongo da 18:30ean Oihana Bartra, Uxue Alberdi, Joanes Illarregi eta Ane Labakaren eskutik. Astehlenetik asteazkenera 7killo azoka ere izango gaztetxean.

Bazkarirako tiketak Errondabide eta Adaxka tabernetan daude salgai 6 eurotan. Begeta, begano, zeliako edo alergikoa izanez gero, tiketa erostean abisatu behar da.