NAIZ

Bilboko tranbiak 30 minutuan behin eskainiko du zerbitzua asteburuan

Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu murriztua prestatu du astebururako, Covid-19 birusak eragindako alarma egoera dela eta, eta tranbia zerbitzua 30 minutuan behin ibiliko da Atxuri eta Casilla artean, larunbatean eta igandean, martxoaren 21ean eta 22an, bi noranzkoetan.

Bilboko tranvia. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU).
Bilboko tranvia. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU).

Atxuritik goizeko 06.58an hasiko da zerbitzua, eta gaueko 22.58an bukatuko da, Casillara doan azken zirkulazioarekin. Casillatik, aldiz, zerbitzua goizeko 07.29an hasiko da eta 23.26an bukatuko da (Atxurira doan azken zirkulazioa).

Bestalde, Euskotrenek gogorarazi du Bilboko tranbiaren zerbitzua erdira murriztu dela lanegunetan. Atxuritik, tranbiak 20 minutuan behin zirkulatzen du 05.58tik 21.58ra (azken zerbitzuak 22.28an eta 22.58an); kontrako noranzkoan, Casillatik, zerbitzua 06.20an hasten da, 20 minutuan behin zirkulatuz 22.29ra arte (azken zerbitzuak 23:01ean eta 23.26an).

Erabiltzaileek zerbitzuen ordutegiak honako lekuetan ikus ditzakete: www.euskotren.eus, Euskotreneko app ofiziala eta Twitter kontua (@euskotrenEJGV). Horrez gain, eskura dute Euskotreneko informazio telefonoa: 944 333 333.