Bilbo Hiria Irratia, 20 urte bilbotarrei informazioa euskaraz ematen

Ez du bide erraza izan, baina iritsi da 20. urtebetetzera Bilbo Hiria Irratia. Euskalgintzako beste hainbat ekimen bezala, hau ere Zenbat Gara? taldeak bultzatu zuen, Bizkaiko hiriburuko dialean euskarak tokia duina izan zezan. Kazetari profesionalak eta kolaboratzaile boluntarioak elkarlanean, irratia Bilbo alde osora iristen da eta euskaldunek eskertzen dute. NAIZek barrutik ezagutu nahi izan du Bilbo Hiria Irratia.

27 FéV. 2017