The Weather

Joxe Landa

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Joxe Landa

Joxe-landa-signature

Today’s forecast

GAUR ATERI BAINA EPELDU EZINEAN ETA BIHAR GOXO

Gaur ateri eta txukun, hego-mendebaldeko haize leunarekin, baina tenperatura izango da gaizki portatuko dena; oso behean dela, eguratsaren hotz puntu nabarmen horrek galanki mikaztuko du giroa, garaiari dagokiona asko zapuztuz. Laino maskalak trinko samar direla eta eguzkia ezkutuan delarik, giro petral eta desatsegina izango da gaur, baina hobetzeko tankerarekin bukatuko da eguna.

Tomorrow

Aldaketak nabarituko zaizkio eguraldiari hoberako eta txarrerako joerarekin. Tenperatura aldetik, irabazian, dezente epelduz, eta ateriari eutsi bai, baina haizea baldar, hego- mendebaldetik dezente mugituz eta ufada amorragarriak joz. Giroaren goxotasuna dezente zapuztuko du horrek, baina ontzat hartzeko modukoa, epeltzeko joera nabarmen hori estimatuko dugularik.